historia

LIZARRA IKASTOLA ETA HAUR ESKOLAREN HISTORIA LABURRA












"Lizarra Ikastola"izenaz bataiaturiko ikastetxea 1970eko irailaren 29an jarri zen abian, guraso talde baten iniziatibaz eta Bianako Printzea Instituzioaren, Euskaltzaindiaren, San Fermin Ikastolaren eta Lizarrako Udalaren ordezkarien laguntzarekin. 25 izan ziren Lizarrako Udalak utzitako frontoiko gela batean lehen ikasturteari hasiera eman zioten ikasleak, 240.000 pezetatako aurrekontuarekin.

Honela, Lizarra eta Lizarraldeko lehengo Haur Eskola sortzen da , 2 urteko umeak eskolatuz.

1973an ikasleen gurasoek Nabarreria 1 kaleko lokalak erosi zituzten mailegua ordaintzen joateko konpromezua hartuz.

Lehenengoak izan ginen gune erdaldun batean haurrak euskalduntzeko murgiltze eredua erabiltzen; garai horretan Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako ikastetxe asko murgiltze eredu hau ezagutzera Lizarra Ikastolara hurbildu ziren.

Eskolapioen ikastetxea eta lur saila erosi ziren Kooperatibaren Batzarraren % 99’5 baiezko botoarekin, gaur egun Lizarra Ikastola Haur Eskola kokatzen den gunea, hain zuzen.

1999 urtean 0-2 urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei eskainitako zerbitzu berria jarri zen abian, “Lizarra Ikastola Haur Eskola” Haur Hezkuntzako lehen zikloa osatuz.

2005-2006 ikasturtean Fundación Navarra para la Calidad erakundeak Europako Bikaintasun Ziurtagiria ( 400+ Zilarra) eman zion.

2008-2009an Madrilgo Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak “Elkarbizitza praktika onei" sari nazionala eman zion.

2009-10 ikasturtean Fundación Navarra para la Calidad erakundeak Europako Bikaintasun Zigilua ( 500+ urrea) eman zion eta Nafarroako Gobernuak 2009ko Nafarroako Bikaintasun Saria.

2010-11 ikasturtean Kultura Ministeritzak Sormen Sari Nazionala eman zion, ikastolari “ Hezkuntza Zentru Sortzaile” bereizgarria emanez.

Jose Maria Satrustegi zenak Lizarra ikastolaren 25. urteurrenean esandako hitzekin bukatuko dugu: “Lizarra Ikastolarekin atzean gelditu dira Urbasa eta Andiamendiko malkorrak euskarari aspaldi ezarritako harresi gaindituezina. Nafarroa bien arteko zubi sendoa izan zen bere egunean Lizarra Ikastola, eraztun garrantzitsua Nafarroa biak elkartzen dituen hizkuntzaren katean. Ardantzen mustioa xurgatuz jaso du burua euskarak Nafarroan. Etorkizunaren oinarria”




No hay comentarios:

Publicar un comentario